Gaur egungo gizarte-, ingurumen-, teknologia- eta kultura-aldaketek zientziak aurrez aurre jartzen dituzte ulertzeko, irudikatzeko eta erregistratzeko dauden tresna kontzeptual eta metodologikoak zalantzan jartzen dituzten fenomenoekin. Nola ikertu ia izendatu ere ezin den hori; nola deskribatu interpretazio-esparru heredatuak gainditzen dituzten esperientziak eta prozesuak; edo nola sortu ezagutza errealitate ziurgabe, sortze-bidean dauden edo oraindik behar bezala kontzeptualizatu gabe dauden errealitateen inguruan: horiek guztiak funtsezko auziak dira gaur egun mugako ikerketarentzat.
Diagnostiko horretatik abiatuta, Kontu Laborategia. Mugako ikerketan kontatzea programak ikuspegi diziplinarteko eta lankidetzazko batetik aztertzen ditu behaketa eta analisi modu konbentzionalei aurre egiten dieten gizarte-errealitateak narratzeko, erregistratzeko, irudikatzeko eta zaintzeko tresnak.
Bere ikerketek mundua kontatzeko moduak dituzte ardatz —hura kontatzea, haren berri ematea eta kontuan hartzea—, arreta berezia jarriz gure ulermen- eta irudikapen-gaitasunen mugetan kokatzen diren fenomenoetan. Horretarako, gogoeta kontzeptuala, berrikuntza metodologikoa eta lan enpirikoa uztartzen ditu gizarte- eta giza zientzietako hainbat eremutan.
Kontu Laborategia. Mugako ikerketan kontatzea Unibertsitateko Ikerketa Taldea da (GIC25/159), Euskal Herriko Unibertsitateak/Universidad del País Vasco-k (UPV/EHU) aitortua, ebaluatua eta finantzatua.