Ana Valeria Noemí Bondone
Universidad Nacional de La Plata, Argentina.
Ikertzaile bisitari aldia: 2027ko otsailaren 1etik 28ra
Arrazoia: doktoretza aurreko egonaldia
Psikologiako doktoregaia da Universidad Nacional de La Plata unibertsitatean, eta psikoanalista gisa dihardu.
Psikologian lizentziaduna da Universidad Nacional de Córdoba unibertsitatean (Argentina). Gizarte-arazoei komunitate-eremutik modu integralean heltzeko espezialista da, Universidad Nacional de Lanús unibertsitatean, baita Gizarte Zientzietako espezialista ere, Psikoanalisia eta Hezkuntza aipamenarekin, FLACSOn.
Bere ikerketek Argentinako diktaduraren eragina jasan duten pertsonen alaba-semeen eta senideen lekukotza artistikoak dituzte ardatz, baita lekukotza horien ondorioak eta dimentsio subjektiboak ere. Diktaduretako indarkeriek zeharkatutako pertsonen doluaren eta absentziaren berezitasunak eta haien sorkuntza artistikoak ikertzea du interesgune.
Atxikitako kide gisa parte hartzen du «Archiverías contemporáneas. Preservación, estudio y circulación de producciones culturales, intelectuales, científicas y artísticas en América Latina» ikerketa-programan, Centro de Investigaciones y Estudios sobre Cultura y Sociedad zentroan (CIECS–CONICET/UNC).
/. Orcid /. Google Academic /. Dialnet /. Scopus /. Web of Science /. Academia.edu /. Red LIESS /. Research Gate /. Mail /. Web


